Jolastokian Lehen Hezkuntzako harremanak sortzen eta indartzen dira, urteetan zehar mantenduz. Kasu honetan, ikasleek afizioengatik batuko dira, adibidez, mutil gehienek futbolean jokatzen gustoko dute, orduan ikasleen arteko adiskidetasuna eta noski, erariotasunak ere sortzen hasiko dira. Horregatik, jolastokia ezinbestekoa da Lehen Hezkuntzako ikasle baten bizitzan.
Baina hori aparte, jolastokiak ere faktore positibo gehiago ditu, adibidez, jolastokia ikaslearen errendimendua hobetzen duela frogatuta dago, baina gai honetaz aurrerago eta luzeago hitzegingo dugu.
Beraz, definizio bat ematekotan. jolastokia hurrengo hau dela esan genezake " denbora tarte bat non gelatik kanpo ematen da eta haurrek garapen fisikoa, soziala, intelektuala eta emozionala lortzen dute"
Sarrera honetan jolastokiaren definizio bat ematen saiatu gara, baina hurrengo sarreretan jolastokian egiten diren ekintzak, onurak, etab.-etan murgilduko gara.
