domingo, 4 de diciembre de 2011

Blogaren laburketa (20)

Azkenengo sarrera honetan, blogaren laburketa bat egingo dugu. Lehenengo sarrera jolastordu hitzari definizio bat ematen saiatu ginen eta ondoren jokoaren garapena haurran ikusi genuen.
Hurrengo sarreratan gure guraso gu eta gaur egungo umeek zertara jolasten zuten aztertu genuen, euren arteko berdintasunak eta desberdintasunak kontuan hartuz, orduan bakoitzaren adibide bana eman genuen eta ondorio orokor bat atera genuen.

Hurrengo sarreretan patioaren garrantzia azpimarratu genuen, eta patioa zelan banatzen zen eta zein faktorek kontutan hartu behar genuen eskema baten bidez adierazi genuen. Momentu honetan patioa alde batera utzi genuen eta gizarte eta hezkun arazo batean murgildu ginen : eskolagabetzea eta eskolara ez agertzea.

Arlo honi, sarreratxo bat eman ostean, eskolagabetzea eta eskolara ez joatearen kausak aztertu genuen eta honekin jarraituz, eskolagabetzea, eskolara ez agertzea eta eskolaratze irregularra terminoak desberdindu genituen eta termino horiek desagertzeko lortu beharreko helburuak aipatu genituen.

Haurra abiapuntutzat jarraituz, landu beharreko adimena sailkatu genituen eta haurraren garapena eskola urteetan aztertu genituen. Amaitzeko, norberak hausnartzeko hiru kasu planteatu genituen eta ondoren bloga egiten ari ginen bitartean sorturiko galdera sorta batzuk jarri genituen.

Beraz, bloga atsegina izatea espero izan dut eta besterik gabe, gure artean agur esateko ordua ailegatu da. ESKERRIK ASKO ZUEN ARRETAGAITIK.!!!

Galderak (19)

Bloga egiten ari naizenean honako galdera hauek sortu zaizkit :


1- Nor arte da garrantzitsua patioa ?

2- Jolastokiaren ordua beti errespetatu behar da ?

3- Patio gabe zigortu behar da ikaslea ?

4- Debekatu behar dira teknologia berrien erabilpena patioan ?

5- Zelan bultzatu genezake lan taldea ?

6- Zelan lagundu dezakegu haur bati sozializazio arazoekin ?

7- Zergatik  aldatu da hainbeste patioko jokoak ?

8- Ikasleek patioan askatasun osoa euki behar dute ?

9- Zelan landu ditzakegu adimen guztiak ?

10- Eskolara joaten ez diren ikasleak beti salatu behar dira ?

Hausnartzeko zenbait arazo (18)

Lehenengo arazoa

"Mikel (6 urte) eta Ainara (5 urte) neba-arrebak dira. Ikastetxera heldu zirenetik Mikelen jokaera konplexua izan da. Gaur egun ere, jokaera-arazoak ditu eta batzuetan oldarkorra da, batez ere jolastokian.
Ainarak, aldiz, nahiz eta gutxi hitz egin eta bere adineko umeekin elkarrekintzan aritzeko jokabide sozial egokiak ondoez erabili, ez du jokaera-arazo berezirik. Jakina da mutikoek neskatoek baino era nabarmenagoan kanporatzen dituztela arazoak; Mikelen jokaerak ordea, eskola-harremanak zaildu egiten ditu eta kezkatu egiten nau"

Bigarren arazoa

Eskola bateko atsedenaldian adin eta kurtso ezberdinetako umeak patiora ateratzen dira. Beraien arteko gatazkak ugariak dira. Izan ere gehienetan ikaskide berberak dira espaziorik handienen jabe, horregatik beste espazio txikiagoak beste ikaskideentzat izan ohi dira. Azken hauei ezindu edo zaildu egiten zaie beraien jolasak modu egoki batean garatzea. Patioko egoera honek gainera, berdinen arteko interakzioari eta sortzen diren jolas jarduera motei kalte egiten die.

Hirugarren arazoa

Eskola sarritan gertatzen da umeak zigortuak izaten direla atsedenaldian jolastu gabe edota patiora atera gabe. Atsedenaldia oso momentu garrantzitsua da umea sozializatzeko, beste ikaskideekin jolasteko, taldeetan integratzeko, gauzak konpontzeko... baita atsedena hartzeko ere. Denbora horretan ikasgela ez den beste espazio baten egokitu behar du bere burua, egoera desberdin horrek beste giza-trebetasunak eskatzen dituelako.
Beraz, zer gertatzen da ume bat sarritan atsedenaldirik gabe geratzen bada ?
Zeintzuk dira zigorrak jartzeko kausa ohikoenak ?
Zigorrak justifikatuak izaten dira ?
Zergatik gehienetan atsedenaldiarekin lotutako zigorrak ?

Haurraren garapena eskolako urteetan (17)

Haurrek garapen desberdinak izaten dituzte eskolako urteetan (6-12 urte).
Lehenengo garapena fisiko eta psikomotorea da, hazkunde geldoagoa, altuera eta pisua desberdintasunak. Trebetasun motoreetan hobekuntzak agertzen dira eta begia/eskuaren arteko koordinazio hobea. Mutilek indarra garatzen dute, neskek aldiz, malgutasuna. Erreakzio-denborak murriztu egiten dira kirolari esker.

Bigarren garapena, garapen kognitiboa da, non irakurketa, idazketa eta zenbakiak garatzen da. Irakurtzeko eta idazteko trebetasunak agertzen dira. Era berean, irakurketa eta idazketarako lehenengo zailtasunak agertzen dira: morfologikoki edo fonetikoki antzekoak diren hizkiak nahastu, silaben alderanzketak, silaben errepikapena, hitzak aldatu, irakurketa oso geldoa, ulermenaren zailtasunak... Azkenik, memoria eta arretan hobekuntza nabaria agertzen da, kontrol maila altuagoa eta estrategiak erabiltze hasten dira.

Azkenengo garapena sozio-afektiboa da, autokontzeptuaren eta  autoestimuaren garapena ikusten dira. Genero rolak finkatzen dira, hau da, atribuzio edo estereotipo sozialak dira, neska eta mutil bat nolakoak izan behar duen eta nola jokatu behar duen arautzen dutenak. Enpatia gero eta egoera abstraktuagoetan agertzen da eta adiskidetasuna gero eta garrantzitsuagoa da.

Haurrak garatu beharreko adimenak (16)

Howard Gardnerrek esan zuen ez daukagula adimen bakarra, adimen mota asko ditugula horregatik 8 adimen mota desberdin bereizten dira:

1- Linguistikoa: entzun, irakurri, idatzi... (idazleak, timadoreak)

2- Musikala: talentu musika dutenek, entzumen absolutua eta erlatiboa oso garatuta daukate. Musikaren bidez, sortu, komunikatu, perzibitzeko gaitasuna, entzumena, erritmoa, tonoa... (musikariak)

3- Logiko matematikoa: eskolan asko eta nahiko txarto lantzen da. Ikurrak erabiltzean erlazio abstraktuak erabiltzeko gaitasuna adierazten du.

4- Motorikoa: gorputzaren kontrola, mugimendua, indarra, oreka. Gorputz osoa edo alde batzuekin operatu egiten da. (kirolariak, kirurgilaria)

5- Bisual-espaziala: espazioan orientatzeko, kontrolatzeko, mugitzeko. Espazioa errepresentatzen da gure burmuinean. Neurri eta bolumenen pertzepzioak. (itsuak, pilotoak)

6- Interpertsonala: hau eta hurrengoa eskolan ez dira lantzen. besteak ulertzeko ahalmena. Enpatiak laguntzen du. Ikutu, isilpen, hitzen bidez adierazten da. Intuizioa ere erabiltzen da.

7- Intrapertsonala: bizitzan modu onuragarrian bizitzeko. Barrura begiratu eta galdetu: Nolakoa naiz ? Zer dut gogoko ? ... ( psikoterapeuta, psikiatrak)

8- Naturalista-zientifikoa: mundu naturala ulertzeko ahalmena. Ezagutu, behatu, ulertu, usaindu, dastatu.



Lortu beharreko helburuak (15)

Eskolagabetzea eta eskolara ez agertzea ezabatzeko lortu beharreko helburua hurrengo hauexek dira :

- Derrigorrzko eskolatzeko adineko adinez txikien hezkuntzarako eskubidea bermatzeko, eskolagabetzea eta eskolara ez agertzea saihestuz.

- Baztertuta dauden gizarte inguruetatik datozen familiei 3-6 urteko adinez txikiak eskolatu eragitea.

- Familien eskariei lehentasuna ematea eta lehenestea, baldin eta haien helburua beren 3na urtetik  beherako seme-alabak Haur Ikastetxeetan sartzea bada.

- Bertan sarturik dauden profesionalak, gizartea orokorrean eta, zehazki, bertan zuzenean sarturikoak gai honen larritasunaz oharraraztea.

- Bertan sarturik dauden erakundeek eskolagabetzearen eta eskolara ez agertzearen aurka prebenitu eta esku hartzeko lanean jardutea, era koordinatuan.

- Eskolagabetzearen eta eskolara ez agertzearen egoera eta abian jartzen diren esku-harmenak ebaluatzea.

Terminoen definizioa (14)

Askotan, eskolagabetzea, eskolara ez agertzea eta eskolaratze irregularra terminoak txarto erabiltzen dira, horregatik, sarrera honetan terminoei definizio egoki bat ematen saiatuko gara.

- Eskolagabetzea: ikastetxetan matrikulatu ez diren derrigorrezko eskolatze-adineko adinez txikien egoera da. Kontzeptu honetan sartuko da matrikulatuta dauden baina justifikatu gabeko eskolarapenik ezen %100 burutzen duten adinez txikien egoera ere.

- Eskolara ez agertzea:  eskolara ez agertzean hitzegiten dugunean, kausa justifikagarririk gabe ikastetxera ez joate etengabeaz ari gara, baldin eta familiak berak baimendu edo bultzatzen badu, edo ikasleak berak ikastetxera ez joateko gogorik badu aurrenerabeen eta nerabeen kasuan. Kontzeptu  honen definizio eraginkorrean bi termino bereiziko dira:

1- Eskolara ez agertzearen tasa: eskolara ez joateen kopuru posiblearen gaineko txikarren ehunekoa da. Eskolara ez agertzea hilean justifikaziorik gabe %20 baino gehiago izatea.
2- Eskola ez agertzearen indizea: ikastetxeko ikasle guztietatik eskolara agertzen ez diren ikasleen ehunekoa da.

 - Eskolaratze irregularra: justifikatu gabeko txikarren ehunekoa, aurretik azaldutakoa baino txikiagoa (%20 hilabetean ).