domingo, 20 de noviembre de 2011

Jokoaren garapenaren azterketaren ondorioa (9)

Hurrengo sarrera honetan, lehen aztertutako jokoei esker, ondorio desberdinak atera ditzakegu.
Jokoen konparaketa ostean, berehala konturatzen gara gure gurasoen jokoak eta gure jokoak nahiko antzekoak direla, hau da, teknologia alde batera uzten dugu eta gure kideeekin jolasteko nahia dago, nahiz eta  honeen artean ere desberdintasunak egon.

Leheen neskak eta mutilak batera jolastea  ikustea nahiko zaila ematen zen, batzuetan ez zirelako jolastokian batera egoten edo estereotipoengatik, izan ere, joku batzuk neskentzako  eta beste batzuk mutilentzako zuzenduak zeudela pentsatzen zen.

Gure garaiko jolasetan, muga hori hautsi egiten da eta neskeekin batera jolasten hasten da, eta jada, ez da pentsatzen joku batek genero bati zuzendua dagoela, hau da, mutil bat soka saltoan jolasten ikustea normala izaten da, era berean neska bat futbolera jolasten.

Gaur eguneko haurrek jolasten duten jokoak alde batera utziz, jokatzeko era aztertuta, batzuetan beste kideekin jolasteko aukera baztertzen dute bere kontsolarekin jolasteko edo mugikorrarekin trasteatzeko.

Beraz esan dezakegu, jokoa era batean garatu dela, argi dago mundu teknologikoan bizitzen ari garela gaur egun, baina ez dugu ahaztu behar jolastokia sozializatzeko ezinbesteko tresna dela beraz, teknologia berrien erabilpena mugatu behar dugu, sozializazioa behar den bezala betetzeko.



Gaur egungo umeen jolas baten azalpena (8)

Gaur egungo umeen jolas baten azalpena ematea oso zaila suertatzen da, izan ere, ez daukate "joko finkorik". Jokuak joan eta etortzen dira, denbora bezala, beraz modetan oinarritzen dira gaur egungo jokoak.
Baina, joko bat azaldu behar dugu, eta gaur egun teknologiak hartu duen garrantzian oinarriturik, Game Boy - aren joko bat azalduko dugu:


POKEMON

Ash 10 urteko mutiko bat da, eta bere herrian 10 urte betetzen duten haurrek irakasle Oak-engana joan behar dira, eta honek pokemon bat emango dio. Pokemon-a animali bat da, denborarekin garatzen dena eta forma desberdinak hartu ditzakeena. Joku guztietan bezala, etsai bat daukazu, kasu honetan, Team Rocket-a , nortzuk saiatzen dira zure planak hausten.

Zure helburuak bi dira: munduan dauden pokemon guztiak harrapatzea eta horrela Pokedexa  ( agenda elektronikoa ) betetzea eta pokemonak entrenatzea  herri bakoitzako gimnasioko liderrak eta azkenengo Pokemon Liga irabazteko.

Abentura hasteko, 3 pokemon aukeratzeko eukiko dituzi, hiru mota desberdinetakoa : sua, ura eta landare. Era honetan suako pokemona aukera gehiago eukiko ditu landare pokemona irabazteko baina aukera gutxiago eukiko ditu ura pokemona irabazteko. Honeen simila  artazia, papera eta harria jokoa izango zen.

Beraz, pokemona aukeratu ostean, lehen esan dugun bezala, abentura hasten da eta saiatu behar gara pokemon guztia harrapatzen eta entrenatzen gero munduan dauden beste entrenatzaile guztiei irabazteko.

Gure joko baten azalpena (7)

Tazoak eta gogoak

Zer behar da?  * Nahi beste tazo eta gogo
                         * 2-4 jokalari
Azalpena : Lehenengo eta behin, jokalarien artean zenbat tazo apostatuko diren tazoak eta tazo gehigarriak adostuko dira. Aurrekoa adostu ostean, apostutako tazoan lurran ipiniko dira eta tazo gehigarriak honeen gainean, era honetan, apostutako tazoak azpialdean geratuz.

Gero nor hasiko den zozketa egin behar da eta tazo batekin beste tazoak jo behar ditu, buelta emateko asmoarekin. Buelta ematen diren tazoak berarentzako izango dira  eta hurrengora pasatuko da txanda.

Gogoen jokoa tazoen antzekoa da, baina gogoak bata bestearen aurrean ipiniko dira zutunik eta beste gogo batekin saiatu behar da, zutunik dauden gogoak botatzen.

Noiz amaitzen da ? Tazo guztiak buelta ematen direnean eta gogo guztiak botatzen direnean

Zer irabazi ? Buelta ematen diren tazoak edo botatzen dituzun gogoak irabazten dituzu.


Gure gurasoen joko baten azalpena (6)

ZELAI ERREA


Zer behar da ?  * 20 x 10 metroko zelaia
                          * Baloi bat
                          * gutxi-gora-beherako 10 pertsonen bi talde

Azalpena: Lehenengo eta behin, bi taldeetako kapitainak aukeratu behar dira, nork hasiko den zozketatzeko, gero, kapitain bakoitza kontrako zelaiaren atzealdean jarri beharko da. ( Irudian ikusten den moduan )



Horren ostean, jokua hasten da eta baloia jokoan ipintzen da. Baloia hartzen duena, saiatu behar da kontrako jokalariei baloiarekin ematen eta jokalariari emon ostean, baloiak lurra ikutu behar du, baina kontrako jokalari batek airean baloia hartzen badu salbatu egingo da, era berean, kontrako jokalaria eman aurretik, baloiak lurra ikutzen badu salbatu ere egingo da.

Taldeko lehenengo jokalaria erretzen denean, kapitainarekin postua aldatuko du, erretutako jokalaria baloia jokoan berriro ipiniko du eta hurrengoa erretzen denean, kontrako zelaiaren atzealdean ipiniko da bestearekin batera eta horrela etengabe. Baina erretuta dagoen norbaitek baloia hartzen badu eta beste taldeko bati erretzen badu,  berriro bere zelaira bueltatuko da.

Jokua noiz amaitzen da ? Taldeko jokalari guztiak erretzen direnean.

Nor irabazten du ? Beste taldeko jokalari guztiak erretzen duen taldea da irabazlea.

Zertara jolasten dute gaur egungo umeek ? (5)

Gaur egungo umeek zertara jolasten duten jakitea nahiko zaila da, batzuk joku tradizionaletara jarraitzen dute jolasten, beste batzuk teknologia berrietara jolasten dute ...
Argi dago, XX. mendeak eta teknologiaren aurrerapena mundua aldatu duela eta era honetan, umeen jokoak ere aldatu dira, izan ere teknologia berri honek gure etxeetara zuzen-zuzenean sartu egin da, zeren eta, nork ez du orain ordenagailu bat etxean ? Eta mugikor bat ?

Joku tradizionalak alde batera utzita, ikastetxe batzuetan ez dute debekatu umeek bere Game Boy-a edo PSP-a bertara eramatea, izan ere, zelan debekatuko dute egun guztietan bagaude teknologiaren garrantziaz hitzegiten. Hor arte dena ondo, baina horregatik beraz, nire uste apalean, haurren sozializazio prozesua moteltzen ari da eta teknologia berriei dependentzia handia sortzen ari da, mundu guztia ( ni barne ) heltzera heltzen garenean telebista pizten dugu, nahiz eta portatilan egon. Zergaitik? Zeozer entzuteko, bakardadea isolatzeko edo dependentzia dugulako?

Beraz, gaur egun patioan ikasleek bakardadean jesarrita eta euren esku artean bere Game Boy-a edo PSP-a ikustea ez da harritzekoa, izan ere, lehen esan dudan moduan, ikastetxe batzu ez dute debekatzen teknologia berriak klasera eramaten eta orduan umeek ez dute birritan pentsatzen eta eramaten dute. Beraz, umeek jolastokian bere burua makinarekin jolastea gehiago gustoko dute bere kideekin jolastu baino.

Laburbilduz, gaur egungo umeek taldean jolasteko diren jokoak baztertzen ari dira pixkanaka-pixkanaka, izan ere, teknologia berria bere lagunen aurretik aukeratzen dute, beraz norbaitek azaldu behar dio teknologia berriak neurriz erabili behar direla eta patioa sozializatzeko aukera ezin hobea dela eta hori aprobetxatu behar dela.


Zertara jolasten genuen guk ? (4)

Argi dagi, gure gurasoen eta gure artean belaunaldi baten saltoa dagoela, baina horrek ez du esan nahi, joku guztiak desberdinak direnik. Gure belaunaldian, nahiz eta jolas asko ez aldatu, etxean teknologiaren agerpena nabarmena da, izan ere, etxebizitza askotan hasten dira ordenagailuak eta telebistak adibidez ipintzen.

Garai honetan, neskak eta mutilak nahastuta egotea oso normala zen, izan ere arraroena da nahasturik ez egotea. Pixkanaka-pixkanaka neskek eta mutilek joku berdinetara jolasten dute euren artean nahastuz, neskek futbolera jolasten edo mutiles esku jokuetara edo soka saltora jolasten.


Alde batetik, mutilek orokorrean gehienak futbolera jolasten jarraitzen dute, edo futbolarekin erlazionatutako beste joku batzuetara. Neskek partiduetan parte hartzen hasten dira, horregatik ez da arraroa neska bat futbolera jolastea ikustea. Era berean, mutilok beste joku batzuetara jolasten genuen, bai tazoetara, gogoetara, xibara ( peonza ) etab.

Bestalde, neskek euren joku tradizionaletara jolasten dute, soka saltora trukemera edo besterik euren artean solasean. Baina lehen esan dudan moduan, estereotipoak apurtzen hasten dira eta lehen bakarrik mutilen jokoak zirenetara jolasten hasten dira. Hau esanda ere, polizia eta lapurretara ere jolasten dute mutilekin batera, eta hau sozializatzeko orduan pausu garrantzitsua da.

Laburbilduz, mutilek eta neskek elkarrekin jolastez ezinbestekoa da haurraren sozializazio prozesuan, era berean, mutilok jarraitzen dugu futbola aukeratzen jolas moduan eta neskek esku jolasak edo soka saltoa.


viernes, 18 de noviembre de 2011

Zertara jolasten zuten gure gurasoak ? (3)

Hurrengo sarreretan jokoaren garapena patioan aztertuko dugu, eta horretarako, nire gurasoen laguntza ezinbestekoa izan da. Gurasoekin hitzegin eta gero, konturatu naiz, mutilek eta neskek gauza desberdinetara jolasten zutela. Nire amak txandak egin behar zituen jolastokira joateko, izan ere, ezin zuten mutilekin jolastu baina nire aitak, aldiz, neskekin batera jolasten zuen.

Nire ama inkera jolasten zuen, trukeme antzeko joku bat da, baina lokatzan jolasten zen burdinezko iltze bat botatzen zen eta hanka batekin saltoka hartu behar zen gero berriro botatzeko. Esku jokoetara era jolasten zuten, bai binaka eta bai taldeka, baina gehien gustoko zuen jokoa soka saltoa zen, non abestiak abesten zuten bitartean soka bat jauzi behar zuten.

Nire aitak, aldiz, kirolarekin erlazionatutako jokoetara jolasten zuen, zelai errera, eskubaloira, saskibaloira, baina gehien gustoko zuen jokoa futbola zen.  Futbolaren barnean joku desberdinetara jolasten zuten, bai partiduak, "pimienta", "metegol","mundialito" etab.

Laburbilduz, neskak eta mutilak jolasotrduan banatuta egotea ez zen gauza arraro bat, mutilek kirolarekin erlazionatutako jokoak gustoko zuten eta neskek aldiz, bestelako jokuetara jolasten zuten, kirola alde batera utziz.

                                                                                                                

sábado, 12 de noviembre de 2011

Jokoaren garapena umearen bizitzan (2)

Jokoa umearen bizitzan zehar aldatzen doa, umea garatzen doan bitartean, jokoa ere garatu egiten da baina aurreko jokabidea ez da galtzen, transformatzen baizik.
JAIOBERRIAK
Fase honetan erreflexuen praktika eta errepikapena errez ikusten da. Jaioberriak arreta deitzen hasten da eta bere lehenengo jolaskideas gurasoak dira.
1-4 HILABETEAK
Eskuko jolasak dira nagusi fase honeta, eskuak ireki eta itxi egiten ditu. Aurrerago, panpin bat eskuetan mantentzeko gai izango da eta gehienetan ahora eramango du, gustokoa bada, ekintza hau behin eta berriro egingo du.
4-8 HILABETEAK
Umeak bi esku eta bi oin dituela konturatzen da eta orduan gai da bi objektu hartzen. Jostailu bat bere kabuz har dezake baina lurrera botatzen duenean jostailu hori ez da existitzen. Berarekin askotan jolaste duten pertsonak ezagunak dira, beraz ezagunak eta ezezagunak desberdintzen ditu.
8-12 HILABETEAK
Jesarrita mantentzeko gai da eta jostailuak hartzeko arrastaka ibiltzen da. Jolastailuek lurraren kontra jotzean sortzen den soinua gustoko dute.
12-24 HILABETEAK
Umea asko mugitzen da eta kajoiak zabaltzen edo paperak apurtzen hasten da. Apurtu ezin den zeozerrekin orduak eta orduak egon daiteke jolasten.
2-6 URTE
Umea saltoka, korrika etab. hasten da. Trizikloan ibiltzeko kapaz da eta baloi bati ostikadak emateko ere. Beste ume batzuekin jolasten hasten dira eta horrela pizkanaka-pizkanaka euren sozializazio prozesua hasten da. 10 bloketako eraikinak egiten dituzt eta arauak eta txandak errespetatzen hasten dira. Irudiak egiten eta margozten disfrutatzen dute. Euren imajinazioa izugarria da.
6-12 URTE
Jolastokiari esker, umeek joku desberdinak ezagutzen hasten dira, futbol partidua, saskibaloi partidua, trukemea etab. Taldean jokatzeko jokuak dira nagusi.
Haurrek jolastokian zein jokutara jokatzen duten, aurrerago ikusiko ditugu, sarrera berri batean, gai honetan sakonduz.