Eskola ez agertzeari buruzko informazioa batu ondoren, honako sailkapen bat egitea :
1- Ingurua ardatz duten kausak : Gizarte inguru depribatua, auzo txiro batzuetan gerta daiteken bezala, adibidez, eskolara ez joateko determinatzailea izan daiteke.
2- Eskola ardatz duten kausak : metodo indibidualista eta lehiakorrak erabiltzea. Ikasgela edo eskolaren mailara egokitzeko haurraren gaitasunik eza. Irakasteko jarrera edo estilo desberdinak, elkarrekin bizitzeko eta ikasteko giroa, geletan eta geletatik kanpo hautemandako giroa.
3- Familia ardatz duten kausak : familia depribazioa, ekonomi urritasuna, familiaren baitako harreman gatazkatsuak, lan mota jakin batzuk ( salmenta ibiltaria ), mugikortasun geografikoa, delinkuentzia, espetxean egotea etab.
4- Haurra ardatz duten kausak : autoestimu eskasa, gaitasunik eza sentitzea, arazo psikologikoak, aurreko emaitza akademiko txarrak, osasun fisiko txarra...
5- Beste kausa batzuk, jeneroen arrazoiak, neskek ikasi beharrik ez dutelako ustea, kultur arrazoiak. Ijitoek, adibidez, batzuetan baztertzen dute eskolatzea, haurra taldean familiaren eta taldearen beraren bitartez sozializatu eta gizarteratzeko baliabide nahikoa dutela pentsatzen dutelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario