Haurrek garapen desberdinak izaten dituzte eskolako urteetan (6-12 urte).
Lehenengo garapena fisiko eta psikomotorea da, hazkunde geldoagoa, altuera eta pisua desberdintasunak. Trebetasun motoreetan hobekuntzak agertzen dira eta begia/eskuaren arteko koordinazio hobea. Mutilek indarra garatzen dute, neskek aldiz, malgutasuna. Erreakzio-denborak murriztu egiten dira kirolari esker.
Bigarren garapena, garapen kognitiboa da, non irakurketa, idazketa eta zenbakiak garatzen da. Irakurtzeko eta idazteko trebetasunak agertzen dira. Era berean, irakurketa eta idazketarako lehenengo zailtasunak agertzen dira: morfologikoki edo fonetikoki antzekoak diren hizkiak nahastu, silaben alderanzketak, silaben errepikapena, hitzak aldatu, irakurketa oso geldoa, ulermenaren zailtasunak... Azkenik, memoria eta arretan hobekuntza nabaria agertzen da, kontrol maila altuagoa eta estrategiak erabiltze hasten dira.
Azkenengo garapena sozio-afektiboa da, autokontzeptuaren eta autoestimuaren garapena ikusten dira. Genero rolak finkatzen dira, hau da, atribuzio edo estereotipo sozialak dira, neska eta mutil bat nolakoak izan behar duen eta nola jokatu behar duen arautzen dutenak. Enpatia gero eta egoera abstraktuagoetan agertzen da eta adiskidetasuna gero eta garrantzitsuagoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario