Askotan, eskolagabetzea, eskolara ez agertzea eta eskolaratze irregularra terminoak txarto erabiltzen dira, horregatik, sarrera honetan terminoei definizio egoki bat ematen saiatuko gara.
- Eskolagabetzea: ikastetxetan matrikulatu ez diren derrigorrezko eskolatze-adineko adinez txikien egoera da. Kontzeptu honetan sartuko da matrikulatuta dauden baina justifikatu gabeko eskolarapenik ezen %100 burutzen duten adinez txikien egoera ere.
- Eskolara ez agertzea: eskolara ez agertzean hitzegiten dugunean, kausa justifikagarririk gabe ikastetxera ez joate etengabeaz ari gara, baldin eta familiak berak baimendu edo bultzatzen badu, edo ikasleak berak ikastetxera ez joateko gogorik badu aurrenerabeen eta nerabeen kasuan. Kontzeptu honen definizio eraginkorrean bi termino bereiziko dira:
1- Eskolara ez agertzearen tasa: eskolara ez joateen kopuru posiblearen gaineko txikarren ehunekoa da. Eskolara ez agertzea hilean justifikaziorik gabe %20 baino gehiago izatea.
2- Eskola ez agertzearen indizea: ikastetxeko ikasle guztietatik eskolara agertzen ez diren ikasleen ehunekoa da.
- Eskolaratze irregularra: justifikatu gabeko txikarren ehunekoa, aurretik azaldutakoa baino txikiagoa (%20 hilabetean ).
No hay comentarios:
Publicar un comentario