domingo, 4 de diciembre de 2011

Patioaren garrantzia (10 )

Patioa atsedenaldi txiki bat da, non ikasleek askatasun osoz erabaki ditzakete zer egin, norekin jolastu, baina irakasleak erdian egon gabe.

Patioan egiten diren ekintza fisikoak ( korrika, saltoak eman, baloiekin jolastu, dantza egin ) memoria, arreta eta  kontzentrazioa hobetzen dute. Era berean, sozializazioa, partaidetza eta interakzio pertsonalak bultzatzen du, horrela bakartasuna ekidinez.

Ideia honekin jarraituz, argi dago, haurrak jolastordu barik uztea errore handia da, haur batzuen familien ekonomia dela eta, jolastokia izan daiteke sozializatzeko modu bakarra. Honeen eredua edo adibidea  EEBB izango litzateke 1989. urtetik aurrera jolastokia ezabatzen hasi zen baina, Gurasoen elkartea eta Irakasleen elkarteari esker , beste elkarte batzuen laguntzaz jolastokiaren garrantzia heziketaren garrantziaren parean ipintzen saiatu zen, lortu arte.

Beraz saiatu behar gara patioak ez izatea bakarrik garrantzi ludiko bat, haur batean beharrezkoak diren baloreak inkulkatzen saiatu behar gara , elkarrekiko errespetua alde batera utzi gabe.



No hay comentarios:

Publicar un comentario