Hurrengo sarrera honetan, lehen aztertutako jokoei esker, ondorio desberdinak atera ditzakegu.
Jokoen konparaketa ostean, berehala konturatzen gara gure gurasoen jokoak eta gure jokoak nahiko antzekoak direla, hau da, teknologia alde batera uzten dugu eta gure kideeekin jolasteko nahia dago, nahiz eta honeen artean ere desberdintasunak egon.
Leheen neskak eta mutilak batera jolastea ikustea nahiko zaila ematen zen, batzuetan ez zirelako jolastokian batera egoten edo estereotipoengatik, izan ere, joku batzuk neskentzako eta beste batzuk mutilentzako zuzenduak zeudela pentsatzen zen.
Gure garaiko jolasetan, muga hori hautsi egiten da eta neskeekin batera jolasten hasten da, eta jada, ez da pentsatzen joku batek genero bati zuzendua dagoela, hau da, mutil bat soka saltoan jolasten ikustea normala izaten da, era berean neska bat futbolera jolasten.
Gaur eguneko haurrek jolasten duten jokoak alde batera utziz, jokatzeko era aztertuta, batzuetan beste kideekin jolasteko aukera baztertzen dute bere kontsolarekin jolasteko edo mugikorrarekin trasteatzeko.
Beraz esan dezakegu, jokoa era batean garatu dela, argi dago mundu teknologikoan bizitzen ari garela gaur egun, baina ez dugu ahaztu behar jolastokia sozializatzeko ezinbesteko tresna dela beraz, teknologia berrien erabilpena mugatu behar dugu, sozializazioa behar den bezala betetzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario