domingo, 20 de noviembre de 2011

Zertara jolasten dute gaur egungo umeek ? (5)

Gaur egungo umeek zertara jolasten duten jakitea nahiko zaila da, batzuk joku tradizionaletara jarraitzen dute jolasten, beste batzuk teknologia berrietara jolasten dute ...
Argi dago, XX. mendeak eta teknologiaren aurrerapena mundua aldatu duela eta era honetan, umeen jokoak ere aldatu dira, izan ere teknologia berri honek gure etxeetara zuzen-zuzenean sartu egin da, zeren eta, nork ez du orain ordenagailu bat etxean ? Eta mugikor bat ?

Joku tradizionalak alde batera utzita, ikastetxe batzuetan ez dute debekatu umeek bere Game Boy-a edo PSP-a bertara eramatea, izan ere, zelan debekatuko dute egun guztietan bagaude teknologiaren garrantziaz hitzegiten. Hor arte dena ondo, baina horregatik beraz, nire uste apalean, haurren sozializazio prozesua moteltzen ari da eta teknologia berriei dependentzia handia sortzen ari da, mundu guztia ( ni barne ) heltzera heltzen garenean telebista pizten dugu, nahiz eta portatilan egon. Zergaitik? Zeozer entzuteko, bakardadea isolatzeko edo dependentzia dugulako?

Beraz, gaur egun patioan ikasleek bakardadean jesarrita eta euren esku artean bere Game Boy-a edo PSP-a ikustea ez da harritzekoa, izan ere, lehen esan dudan moduan, ikastetxe batzu ez dute debekatzen teknologia berriak klasera eramaten eta orduan umeek ez dute birritan pentsatzen eta eramaten dute. Beraz, umeek jolastokian bere burua makinarekin jolastea gehiago gustoko dute bere kideekin jolastu baino.

Laburbilduz, gaur egungo umeek taldean jolasteko diren jokoak baztertzen ari dira pixkanaka-pixkanaka, izan ere, teknologia berria bere lagunen aurretik aukeratzen dute, beraz norbaitek azaldu behar dio teknologia berriak neurriz erabili behar direla eta patioa sozializatzeko aukera ezin hobea dela eta hori aprobetxatu behar dela.


No hay comentarios:

Publicar un comentario