domingo, 20 de noviembre de 2011

Gure gurasoen joko baten azalpena (6)

ZELAI ERREA


Zer behar da ?  * 20 x 10 metroko zelaia
                          * Baloi bat
                          * gutxi-gora-beherako 10 pertsonen bi talde

Azalpena: Lehenengo eta behin, bi taldeetako kapitainak aukeratu behar dira, nork hasiko den zozketatzeko, gero, kapitain bakoitza kontrako zelaiaren atzealdean jarri beharko da. ( Irudian ikusten den moduan )



Horren ostean, jokua hasten da eta baloia jokoan ipintzen da. Baloia hartzen duena, saiatu behar da kontrako jokalariei baloiarekin ematen eta jokalariari emon ostean, baloiak lurra ikutu behar du, baina kontrako jokalari batek airean baloia hartzen badu salbatu egingo da, era berean, kontrako jokalaria eman aurretik, baloiak lurra ikutzen badu salbatu ere egingo da.

Taldeko lehenengo jokalaria erretzen denean, kapitainarekin postua aldatuko du, erretutako jokalaria baloia jokoan berriro ipiniko du eta hurrengoa erretzen denean, kontrako zelaiaren atzealdean ipiniko da bestearekin batera eta horrela etengabe. Baina erretuta dagoen norbaitek baloia hartzen badu eta beste taldeko bati erretzen badu,  berriro bere zelaira bueltatuko da.

Jokua noiz amaitzen da ? Taldeko jokalari guztiak erretzen direnean.

Nor irabazten du ? Beste taldeko jokalari guztiak erretzen duen taldea da irabazlea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario