domingo, 20 de noviembre de 2011

Gure joko baten azalpena (7)

Tazoak eta gogoak

Zer behar da?  * Nahi beste tazo eta gogo
                         * 2-4 jokalari
Azalpena : Lehenengo eta behin, jokalarien artean zenbat tazo apostatuko diren tazoak eta tazo gehigarriak adostuko dira. Aurrekoa adostu ostean, apostutako tazoan lurran ipiniko dira eta tazo gehigarriak honeen gainean, era honetan, apostutako tazoak azpialdean geratuz.

Gero nor hasiko den zozketa egin behar da eta tazo batekin beste tazoak jo behar ditu, buelta emateko asmoarekin. Buelta ematen diren tazoak berarentzako izango dira  eta hurrengora pasatuko da txanda.

Gogoen jokoa tazoen antzekoa da, baina gogoak bata bestearen aurrean ipiniko dira zutunik eta beste gogo batekin saiatu behar da, zutunik dauden gogoak botatzen.

Noiz amaitzen da ? Tazo guztiak buelta ematen direnean eta gogo guztiak botatzen direnean

Zer irabazi ? Buelta ematen diren tazoak edo botatzen dituzun gogoak irabazten dituzu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario