Argi dagi, gure gurasoen eta gure artean belaunaldi baten saltoa dagoela, baina horrek ez du esan nahi, joku guztiak desberdinak direnik. Gure belaunaldian, nahiz eta jolas asko ez aldatu, etxean teknologiaren agerpena nabarmena da, izan ere, etxebizitza askotan hasten dira ordenagailuak eta telebistak adibidez ipintzen.
Garai honetan, neskak eta mutilak nahastuta egotea oso normala zen, izan ere arraroena da nahasturik ez egotea. Pixkanaka-pixkanaka neskek eta mutilek joku berdinetara jolasten dute euren artean nahastuz, neskek futbolera jolasten edo mutiles esku jokuetara edo soka saltora jolasten.
Alde batetik, mutilek orokorrean gehienak futbolera jolasten jarraitzen dute, edo futbolarekin erlazionatutako beste joku batzuetara. Neskek partiduetan parte hartzen hasten dira, horregatik ez da arraroa neska bat futbolera jolastea ikustea. Era berean, mutilok beste joku batzuetara jolasten genuen, bai tazoetara, gogoetara, xibara ( peonza ) etab.
Bestalde, neskek euren joku tradizionaletara jolasten dute, soka saltora trukemera edo besterik euren artean solasean. Baina lehen esan dudan moduan, estereotipoak apurtzen hasten dira eta lehen bakarrik mutilen jokoak zirenetara jolasten hasten dira. Hau esanda ere, polizia eta lapurretara ere jolasten dute mutilekin batera, eta hau sozializatzeko orduan pausu garrantzitsua da.
Laburbilduz, mutilek eta neskek elkarrekin jolastez ezinbestekoa da haurraren sozializazio prozesuan, era berean, mutilok jarraitzen dugu futbola aukeratzen jolas moduan eta neskek esku jolasak edo soka saltoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario