Jokoa umearen bizitzan zehar aldatzen doa, umea garatzen doan bitartean, jokoa ere garatu egiten da baina aurreko jokabidea ez da galtzen, transformatzen baizik.
JAIOBERRIAK
Fase honetan erreflexuen praktika eta errepikapena errez ikusten da. Jaioberriak arreta deitzen hasten da eta bere lehenengo jolaskideas gurasoak dira.
1-4 HILABETEAK
Eskuko jolasak dira nagusi fase honeta, eskuak ireki eta itxi egiten ditu. Aurrerago, panpin bat eskuetan mantentzeko gai izango da eta gehienetan ahora eramango du, gustokoa bada, ekintza hau behin eta berriro egingo du.
4-8 HILABETEAK
Umeak bi esku eta bi oin dituela konturatzen da eta orduan gai da bi objektu hartzen. Jostailu bat bere kabuz har dezake baina lurrera botatzen duenean jostailu hori ez da existitzen. Berarekin askotan jolaste duten pertsonak ezagunak dira, beraz ezagunak eta ezezagunak desberdintzen ditu.
8-12 HILABETEAK
Jesarrita mantentzeko gai da eta jostailuak hartzeko arrastaka ibiltzen da. Jolastailuek lurraren kontra jotzean sortzen den soinua gustoko dute.
12-24 HILABETEAK
Umea asko mugitzen da eta kajoiak zabaltzen edo paperak apurtzen hasten da. Apurtu ezin den zeozerrekin orduak eta orduak egon daiteke jolasten.
2-6 URTE
Umea saltoka, korrika etab. hasten da. Trizikloan ibiltzeko kapaz da eta baloi bati ostikadak emateko ere. Beste ume batzuekin jolasten hasten dira eta horrela pizkanaka-pizkanaka euren sozializazio prozesua hasten da. 10 bloketako eraikinak egiten dituzt eta arauak eta txandak errespetatzen hasten dira. Irudiak egiten eta margozten disfrutatzen dute. Euren imajinazioa izugarria da.
6-12 URTE
Jolastokiari esker, umeek joku desberdinak ezagutzen hasten dira, futbol partidua, saskibaloi partidua, trukemea etab. Taldean jokatzeko jokuak dira nagusi.
Haurrek jolastokian zein jokutara jokatzen duten, aurrerago ikusiko ditugu, sarrera berri batean, gai honetan sakonduz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario