domingo, 20 de noviembre de 2011

Zertara jolasten dute gaur egungo umeek ? (5)

Gaur egungo umeek zertara jolasten duten jakitea nahiko zaila da, batzuk joku tradizionaletara jarraitzen dute jolasten, beste batzuk teknologia berrietara jolasten dute ...
Argi dago, XX. mendeak eta teknologiaren aurrerapena mundua aldatu duela eta era honetan, umeen jokoak ere aldatu dira, izan ere teknologia berri honek gure etxeetara zuzen-zuzenean sartu egin da, zeren eta, nork ez du orain ordenagailu bat etxean ? Eta mugikor bat ?

Joku tradizionalak alde batera utzita, ikastetxe batzuetan ez dute debekatu umeek bere Game Boy-a edo PSP-a bertara eramatea, izan ere, zelan debekatuko dute egun guztietan bagaude teknologiaren garrantziaz hitzegiten. Hor arte dena ondo, baina horregatik beraz, nire uste apalean, haurren sozializazio prozesua moteltzen ari da eta teknologia berriei dependentzia handia sortzen ari da, mundu guztia ( ni barne ) heltzera heltzen garenean telebista pizten dugu, nahiz eta portatilan egon. Zergaitik? Zeozer entzuteko, bakardadea isolatzeko edo dependentzia dugulako?

Beraz, gaur egun patioan ikasleek bakardadean jesarrita eta euren esku artean bere Game Boy-a edo PSP-a ikustea ez da harritzekoa, izan ere, lehen esan dudan moduan, ikastetxe batzu ez dute debekatzen teknologia berriak klasera eramaten eta orduan umeek ez dute birritan pentsatzen eta eramaten dute. Beraz, umeek jolastokian bere burua makinarekin jolastea gehiago gustoko dute bere kideekin jolastu baino.

Laburbilduz, gaur egungo umeek taldean jolasteko diren jokoak baztertzen ari dira pixkanaka-pixkanaka, izan ere, teknologia berria bere lagunen aurretik aukeratzen dute, beraz norbaitek azaldu behar dio teknologia berriak neurriz erabili behar direla eta patioa sozializatzeko aukera ezin hobea dela eta hori aprobetxatu behar dela.


Zertara jolasten genuen guk ? (4)

Argi dagi, gure gurasoen eta gure artean belaunaldi baten saltoa dagoela, baina horrek ez du esan nahi, joku guztiak desberdinak direnik. Gure belaunaldian, nahiz eta jolas asko ez aldatu, etxean teknologiaren agerpena nabarmena da, izan ere, etxebizitza askotan hasten dira ordenagailuak eta telebistak adibidez ipintzen.

Garai honetan, neskak eta mutilak nahastuta egotea oso normala zen, izan ere arraroena da nahasturik ez egotea. Pixkanaka-pixkanaka neskek eta mutilek joku berdinetara jolasten dute euren artean nahastuz, neskek futbolera jolasten edo mutiles esku jokuetara edo soka saltora jolasten.


Alde batetik, mutilek orokorrean gehienak futbolera jolasten jarraitzen dute, edo futbolarekin erlazionatutako beste joku batzuetara. Neskek partiduetan parte hartzen hasten dira, horregatik ez da arraroa neska bat futbolera jolastea ikustea. Era berean, mutilok beste joku batzuetara jolasten genuen, bai tazoetara, gogoetara, xibara ( peonza ) etab.

Bestalde, neskek euren joku tradizionaletara jolasten dute, soka saltora trukemera edo besterik euren artean solasean. Baina lehen esan dudan moduan, estereotipoak apurtzen hasten dira eta lehen bakarrik mutilen jokoak zirenetara jolasten hasten dira. Hau esanda ere, polizia eta lapurretara ere jolasten dute mutilekin batera, eta hau sozializatzeko orduan pausu garrantzitsua da.

Laburbilduz, mutilek eta neskek elkarrekin jolastez ezinbestekoa da haurraren sozializazio prozesuan, era berean, mutilok jarraitzen dugu futbola aukeratzen jolas moduan eta neskek esku jolasak edo soka saltoa.


viernes, 18 de noviembre de 2011

Zertara jolasten zuten gure gurasoak ? (3)

Hurrengo sarreretan jokoaren garapena patioan aztertuko dugu, eta horretarako, nire gurasoen laguntza ezinbestekoa izan da. Gurasoekin hitzegin eta gero, konturatu naiz, mutilek eta neskek gauza desberdinetara jolasten zutela. Nire amak txandak egin behar zituen jolastokira joateko, izan ere, ezin zuten mutilekin jolastu baina nire aitak, aldiz, neskekin batera jolasten zuen.

Nire ama inkera jolasten zuen, trukeme antzeko joku bat da, baina lokatzan jolasten zen burdinezko iltze bat botatzen zen eta hanka batekin saltoka hartu behar zen gero berriro botatzeko. Esku jokoetara era jolasten zuten, bai binaka eta bai taldeka, baina gehien gustoko zuen jokoa soka saltoa zen, non abestiak abesten zuten bitartean soka bat jauzi behar zuten.

Nire aitak, aldiz, kirolarekin erlazionatutako jokoetara jolasten zuen, zelai errera, eskubaloira, saskibaloira, baina gehien gustoko zuen jokoa futbola zen.  Futbolaren barnean joku desberdinetara jolasten zuten, bai partiduak, "pimienta", "metegol","mundialito" etab.

Laburbilduz, neskak eta mutilak jolasotrduan banatuta egotea ez zen gauza arraro bat, mutilek kirolarekin erlazionatutako jokoak gustoko zuten eta neskek aldiz, bestelako jokuetara jolasten zuten, kirola alde batera utziz.

                                                                                                                

sábado, 12 de noviembre de 2011

Jokoaren garapena umearen bizitzan (2)

Jokoa umearen bizitzan zehar aldatzen doa, umea garatzen doan bitartean, jokoa ere garatu egiten da baina aurreko jokabidea ez da galtzen, transformatzen baizik.
JAIOBERRIAK
Fase honetan erreflexuen praktika eta errepikapena errez ikusten da. Jaioberriak arreta deitzen hasten da eta bere lehenengo jolaskideas gurasoak dira.
1-4 HILABETEAK
Eskuko jolasak dira nagusi fase honeta, eskuak ireki eta itxi egiten ditu. Aurrerago, panpin bat eskuetan mantentzeko gai izango da eta gehienetan ahora eramango du, gustokoa bada, ekintza hau behin eta berriro egingo du.
4-8 HILABETEAK
Umeak bi esku eta bi oin dituela konturatzen da eta orduan gai da bi objektu hartzen. Jostailu bat bere kabuz har dezake baina lurrera botatzen duenean jostailu hori ez da existitzen. Berarekin askotan jolaste duten pertsonak ezagunak dira, beraz ezagunak eta ezezagunak desberdintzen ditu.
8-12 HILABETEAK
Jesarrita mantentzeko gai da eta jostailuak hartzeko arrastaka ibiltzen da. Jolastailuek lurraren kontra jotzean sortzen den soinua gustoko dute.
12-24 HILABETEAK
Umea asko mugitzen da eta kajoiak zabaltzen edo paperak apurtzen hasten da. Apurtu ezin den zeozerrekin orduak eta orduak egon daiteke jolasten.
2-6 URTE
Umea saltoka, korrika etab. hasten da. Trizikloan ibiltzeko kapaz da eta baloi bati ostikadak emateko ere. Beste ume batzuekin jolasten hasten dira eta horrela pizkanaka-pizkanaka euren sozializazio prozesua hasten da. 10 bloketako eraikinak egiten dituzt eta arauak eta txandak errespetatzen hasten dira. Irudiak egiten eta margozten disfrutatzen dute. Euren imajinazioa izugarria da.
6-12 URTE
Jolastokiari esker, umeek joku desberdinak ezagutzen hasten dira, futbol partidua, saskibaloi partidua, trukemea etab. Taldean jokatzeko jokuak dira nagusi.
Haurrek jolastokian zein jokutara jokatzen duten, aurrerago ikusiko ditugu, sarrera berri batean, gai honetan sakonduz.

sábado, 22 de octubre de 2011

Zer da jolastokia? (1)

Jolastoki hitzari esanahi bat ematea nahiko zaila gauzatzen da, izan ere, jolastokiaren esanahia esaldi batean ematea ezinezkoa delako. Gehienek eskoletako ikasleek atsedenaldian euren jolasak gauzatzen diren tokia dela pentsatzen dute baina jolastokia hori baino gehiago da.
Jolastokian Lehen Hezkuntzako harremanak sortzen eta indartzen dira, urteetan zehar mantenduz. Kasu honetan, ikasleek afizioengatik batuko dira, adibidez, mutil gehienek futbolean jokatzen gustoko dute, orduan ikasleen arteko adiskidetasuna eta noski, erariotasunak ere sortzen hasiko dira. Horregatik, jolastokia ezinbestekoa da Lehen Hezkuntzako ikasle baten bizitzan.
Baina hori aparte, jolastokiak ere faktore positibo gehiago ditu, adibidez,  jolastokia ikaslearen errendimendua hobetzen duela frogatuta dago, baina gai honetaz aurrerago eta luzeago hitzegingo dugu.
Beraz, definizio bat ematekotan. jolastokia hurrengo hau dela esan genezake " denbora tarte bat  non gelatik kanpo ematen da eta haurrek garapen fisikoa, soziala, intelektuala eta emozionala lortzen dute"
Sarrera honetan jolastokiaren definizio bat ematen saiatu gara, baina hurrengo sarreretan jolastokian egiten diren ekintzak, onurak, etab.-etan murgilduko gara.


domingo, 9 de octubre de 2011

GAIA

Gure txoko honetan, hezkuntzari buruz hitzegingo dugu, hain zuzen ere, patioaren garrantziaz. Lehen Hezkuntzako ikasleentzako oso garrantzitsua da patioa eta honek dituen onurak ikasleengan aztertuko ditugu, bai garapen fisikoan, bai garapen akademikoetan ere.